Ingurune hurbil edo inguru hurbil terminoak bereziki soziologian erabiltzen dira pertsona baten gertukoenak diren beste pertsonak eta sozializazio-agente edo eragileak izendatzeko, hala nola familia, lagunak, eskola eta auzoa edo herria. Halatan, norbanakoaren eraikuntza pertsonalean eta sozialean, garapen psikologikoan eta sozialean eta transmititzen zaion kulturan eragin handiena duena da, eragin txikiagoko eta, beraz, urrunagoko beste elementu batzuekin alderatuta, hala nola hedabideekin.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, entorno próximo, entorno cercano.
Loturiko artikuluak
-
Plural hurbilaEuskaraz, plural hurbila gertu dauden elementu batzuen numeroa adierazten duen marka da, artikuku gisa -ok markarekin adierazten dena. Plural hurbileko kasu-markak absolutiboa/ergatiboa: -ok (adiskideok) datiboa: -oi (adiskideoi) genitiboa:…
Ingurune eraikiaIngurune eraikia gizakiek bizi eta lan egiteko eraiki eta moldatu den ingurune gutxi gorabehera trinkoa da, hiriak, herriak, azpiegiturak, lantegiak eta abar biltzen dituena, ikuspegi arkitektoniko (teknikoki nola…