Antropizazioa gizakiok ingurumenean edo horren atal jakin batean eragindako eragin eta itxuraldaketen multzoa da. Hainbat eratara uler daitekeen kontzeptua da; batzuen arabera ingurumenaren degradazioari soilik aplikatu beharreko kontzeptua…

Ingurumena, zehatzago natura ingurumena edo ingurumen naturala, lurralde, eredu edo ingurune batean eta egoera naturalean dauden elementu eta faktore abiotikoek (lurra, ura, airea) eta faktore biotikoek (izaki bizidunak beraien arteko interakzioekin batera) osatzen duten multzoa da, orokorrean ekosistema gisa eratua, gizakiarentzat eta bertako izaki bizidunentzako bizitokia izateko izan behar dituen oinarrizko kondizio fisiko, kimiko eta biologikoekin batera.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, natural environment; gaztelaniaz, medio ambiente.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.