Ez nahastu hazkunde-tasa kontzeptuarekin edo tasa demografikoekin: jaiotze-tasa, heriotza-tasa, ... Tasak administrazio publikoak ondasun publikoak erabili edota zerbitzu bat emateagatik ezartzen dituen tributuak dira. Adibidez, tasak dira jatetxe…

Ingurumen-zerga edo zerga berdea ingurumenari kalte egiten dioten ondasunak erosi eta kontsumitu edo jarduera ekonomikoak garatzeagatik ordainarazten diren tributuak dira, bereziki XXI. mendearen hasieratik aplikatzen joan direnak. Zerga horien helburua ingurumenari eragindako kalte edo kanpokotasuna kostu moduan barneratzea da, ingurumenari egiten zaion kaltea kontuan hartzeko helburuarekin. Hain zuzen ere, zerga horien oinarrian dagoen printzipio politiko eta ekonomikoak kutsatzen duenak ordaindu egin behar duela dio. Ingurumenari egindako kaltearen kostua barneratzera behartzeaz gainera, zerga berdeek aurrekontu publikoetarako diru iturri garrantzitsuak ere badira.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, impuestos medioambientales, iumpuestos verdes.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.