Informazioaren gizarteak XX. mendearen bukaeratik munduan nagusitu den gizarte modu bati, informazioan oinarritutakoa, egiten dio erreferentzia. Informazioa gizarte eta zibilizazio guztietako funtsezko elementua izan arren (hain zuzen ere, gizartearen definizioak berak, gizarte harremanetatik abaiturik, komunikazioa, eta beraz informazioa, du oinarri), informazioaren moduak, rola eta nagusitasuna informazioaren eta komunikazioaren teknologiei esker egungo gizartea moldatu eta berezi egiten duten faktoreak dira. Fenomenoa ez da bat-batean, ezerezetik, sortu noski, eta ziklo historiko oso bat betetzen du, ahozko tradizioko gizartetik abiaturik eta liburu eta agiri idatzien gizartearen ondorengoa dela esan daiteke, idazketa ere informazioaren gizartearen osagai garrantzitsua iznaik. Ikus dezagun zeintzuk diren informazioaren gizartearen bereizgarriak: gizartean informazioak duen balio ekonomiko handia, proiektuak garatu eta planifikatzerakoan; informazioaren globalizazioa, nonnahikotasuna eta berehalakotasuna, teknologia digitalei esker; gizarte askeak, informazioaren sorrera eta zabalkuntza bultzatzen dutenak, aldi berean informazioa askatasunerako baldintza gisa ezarriz; merkatu askeak, informazioa produktu eta zerbitzu ekonomiko gisa trukatzea sustatzen duena, eta finean maila sozio-ekonomiko-kultural handia, informazioa indibiduoen oinarrizko behar gisa hartzen duena.
Informazioaren gizartearen etorrera aztertu eta aurreikusi zuen lehena Fritz Machlup izan zen, 1962ko The Production and Distribution of Knowledge lanean. Terminoa asmatu eta erabili zuen lehena ordea Danile Bell soziologoa izan zen 1979 urtean (The social framework of the information society). Manuel Castells izan da informazioaren gizartea gehien landu duen soziologoetako bat, informazioaren nagusitasunean sareek eta hedabideek duten garrantzia nabarmenduz.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, information society; gaztelaniaz, sociedad de la información.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Aro DigitalaAro Digitala XX mendearen bukaera aldera hasitako aldi historikoa da, ezaugarritzat duena arlo ekonomiko eta sozial guztietan informazioaren eta komunikazioaren teknologia digitalen erabilera masiboa, digitalizatutako informazio-kopuru itzelak jasoz,…
Industriaurreko aroa eta gizarteaIndustriaurreko gizartea eta industriaurreko aroa Industria Iraultza aurreko garaia eta mundua adierazteko erabiltzen diren terminoak dira, nekazaritza eta abeltzaintza jarduera ekonomiko nagusiak zirenean, eta industria artisautzan mugaturik zegoenean.…
Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKTak)Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak, labur IKTak, informazioa, testu, irudi edo soinu gisa formato digitalean sortu, garatu, prozesatu, komunikatu eta zabaldu eta horretara iristeko teknologien multzoa da. Teknologia horiek…