Alfabetizazio digitala pertsona batek ordenagailuak eta bestelako tresna digitalak erabili, haiekin egin daitezkeen atazak garatu eta eduki digitalak sortzeko duen gaitasunen multzoa eta horien erabilera maila da. Definizioan…
![](/static/gizapedia_logo-fd4ef4cca898a9e3206708bd0ef6d042.jpg)
Aro Digitala XX mendearen bukaera aldera hasitako aldi historikoa da, ezaugarritzat duena arlo ekonomiko eta sozial guztietan informazioaren eta komunikazioaren teknologia digitalen erabilera masiboa, digitalizatutako informazio-kopuru itzelak jasoz, bilduz, prozesatuz eta bideratuz. Horren guztiaren ondorioz, gizartean egiturazko aldaketa sakona izan da, teknologia, komunikazioa eta ezagutza ardatz nagusi bilakaturik ekonomian, kontsumoan nahiz kulturan.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, Digital Age, Digital Era; gaztelaniaz, Era Digital.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.