Erabiltzaile-interfaze batean, menua erabiltzaile batek ordenagailuarekin interakzioan une jakin batean dituen komando edo agindu aukerak agertzen dituen zerrenda bat da, komando haietako bat aukeratzean exekutatu egiten dena. Batzuetan,…
Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak, labur IKTak, informazioa, testu, irudi edo soinu gisa formato digitalean sortu, garatu, prozesatu, komunikatu eta zabaldu eta horretara iristeko teknologien multzoa da. Teknologia horiek XX. mendearen bukaeratik garatu dira, informatikaren eta bereziki Interneten bilakaeraren ondorioz. Teknologia horien ezaugarriak dira (1) immaterialtasuna, informazioa euskarri materialeko formato analogikotik formato digitalera digitalera, (2) interaktibitatea, eskuragarri dagoen informazioa kudeatu, igorri, jaso, laburtu, zabaldu, prozesatu eta loturiko beste informazioetara iristeko informatikak eskaintzen duen ahalmenari esker, (3) interkonexioa, informazioa gurutzatu, trukatu eta komunikazioa garatzeko ahalmena, (4) nonnahikotasuna eta berehalakotasuna, komunikazio-sare telematikoei esker.
Teknologia hauei esker, munduan sortu eta hedatzen den informazioaren bolumena izugarri handitu da, eta munduko populazioaren zati handi baten eskura jarri da, oraindik informazio argi eta zuzenera eta ezagutzara iristeko gabezia handiak dauden arren, hala nola informazioaren kalitateari eta kantitateari, informazioaren kudeaketa demokratikoari eta teknologia horien sarbide unibertsalari buruz. Hala eta guztiz ere, ezin uka daiteke informazioaren eta komunikazioaren teknologiak iraultza ekarri dutela egungo gizarte modernoetara, informazioaren kudeaketa erraztuz, prozesuak automatizatuz eta pertsonen arteko komunikazioa eta harremanak erraztuz.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.