Informazio asimetrikoa


KategoriakEkonomia

Merkatu batean informazio asimetrikoa dagoela esaten da kontsumitzaileek eta ekozile edo saltzaileen elkartrukatzen diren produktu eta zerbitzuen kalitateari edo prezioei buruz informazio ezberdinak dituztenean. Orokorren, informazio asimetrikoak merkatu-akatsak sorrarazten ditu, inefizientziak alegia, kontsumitzaileak prezio altuegiak ordaintzen dituelako besteak beste. Informazio asimetrikoak sorrarazten duen beste fenomeno bat hautapen kaltegarria (ingelesez, adverse selection) izenekoa da: adibidez, bigarren eskuko merkatuetan auto onak zein txarrak izan beharko lirateke hasiera batean, baina orokorrean kontsumitzaileak zein den auto ona eta zein txarra ez dakienez, saltzaileek auto txarrak saltzeko joera dute, eta onak beste alde batetik saldu (Gresham legean gertatzen den antzera, produktu txarrak ona kanporatzen duela esan daitekeelako); auto onen bat agertzen denean, garestiago jarri behar da, baina garestiagoa denez, kontsumitzaileek ez dute erosiko, pentsatzen dutelako txarra dela; horrela azkenean, bigarren eskuko merkatuan auto txarrak bakarrik geratuko dira.

Ikus, gainera

232 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.