Inflazio-tasa


KategoriakEkonomia

Inflazio-tasa inflazio edo prezio-igoeraren portzentajea adierazten duen balio bat da. Inflazio-tasa bi modutara kalkulatu ohi da:

  • urteko inflazio-tasa, urte natural batean (2022, 2023, ...) prezioak zenbat igo diren estimatzeko;
  • hilabeteko inflazio-tasa, hilabetetik hilabetera kalkulatzen dena, hilabete jakin batean prezioak zenbat igo diren jakiteko;
  • urte arteko interes tasa, aurreko urteko hilabete batetik aurtengo hilabete betera, azken 12 hilabeteetan alegia, prezioak zenbat igo diren ikusteko.

Edonola ere, inflazio-tasa prezioen indize segidan (ikus, zenbaki indizeak), konparatu nahi diren bi aldietako prezio-indizeak zatituz kalkulatzen da; adibidez, 2023ko abenduan, prezioen indizea 140 izan bazen, eta 135 2022 abenduan; 2023 urteko inflazio-tasa %3.7koa da (140/135=1.037), hau da, prezioak urte horretan %3.7 igo ziren (135 kostatzen zena 140 kostatzen baita urtebete beranduago).

207 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.