Industria litikoa, bereziki Historiaurrearen testuinguruetan baina baita ere gizarte primitiboetan, harrizko lanabesak sortzeko prozesuari, tipologiari eta lanabesa horien multzoari berari erreferentzia egiten dion terminoa da. Industria litikoa nagusitu zen Historiaurreko garaiari Harri Aroa deritzo, Paleolitoa edo Harri Aro zaharra, duela 2.5 milioi urtetik duela 12.000 urtera arte zabaltzen dena, Mesolitoa eta Neolitoa (Harri Aro berria) bilduz. Industria litikoaren nagusitasuna metalurgiaren agerpenarekin batera hasi zen, orokorrean neolito garaian. Paleolitotik gugana heldu diren aztarna gehienak industria litikokoak badira ere, harria eraldatu gabe duen erraztasunagatik, kontuan hartu behar da garai hartako gizakiek bestelako materialak ere erabiltzen zituztela, hala nola zura eta hezurra. Industria litikoaren tipologia oso zabala da, kontuan harturik zein epe zabaletan zehar garatu den, baina sailkapen zabal batean bereiz ditzakegu alde batetik harribilak, gutxi landuak eta Behe Paleolitoan ugariagoak, eta bestetik harri printzak, landuagoak, eta Erdi eta Goi Paleolitoan ugaritu zirenak.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, lithic industry, stone industry; gaztelaniaz, industria lítica.
Loturiko artikuluak
Kontsumo-industria (kontsumo-ondasunen industria)Kontsumo-industria edo kontsumo ondasunen industria kontsumo-produktuak, familia eta bestelako azken kontsumitzaileentzat produktuak ekoitzi eta merkaturatzen dituen industria sektoreen multzoa da. Beraz, kontsumo-industriatik kanpo geratzen dira beste enpresentzako input…
Oinarrizko industriaOinarrizko industria beste industrientzako gaiak eta produktuak ekoizten dituen industrien multzoa da, hala nola siderurgia eta petrokimika. Gehienetan, industria astunak dira, azpiegitura eta lehengai kopuru handiak behar izateaz…
Eraldaketa-industriaHiztegian, eraldaketa hitzaren esanahi orokor eta arruntari buruz jakin dezakezu. Eraldaketa-industria, eraldatze-industria edo industria eraldatzailea, lehengaiak edo beste industrietan ekoitzitako material eta osagaiak landuz produktu berriak ekoizten dituen…