Industria jarduera


KategoriakEkonomia

Industria-jarduera edo jarduera industriala esamoldeak bi adiera desberdin ditu:

  • alde batetik, industria jarduera industria-sektorea deitzen den adar edo sailetako bakoitza da, non antzeko ezaugarriak dituzten ekoizpen-prozesuak biltzen diren, lehengai edo osagai jakin batzuk produktu konkretu batzuk ekoizteko, makineria, azpiegitura eta teknologia baliatuz; adibidez, industria-jarduerak dira petrolioa birfintzea, papergintza, siderurgia eta ehungintza.
  • beste alde batetik, industria-jarduera epe jakin batean industria-sektoreak bere osotasunean izan duen ekoizpen-bolumena da, hainbat adierazlearen bitartez jaso ohi dena, hala nola  industria ekoizpenaren indizea edo eskaera-kartera.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, actividad industrial.

172 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.