Eskaera-zorroa (eskari-zorroa)
Eskari-zorroa edo eskaera-zorroa ( eskari- edo eskaera-kartera ere deitua) epe jakin batean, enpresak eskaintzen dituen produktu eta zerbitzuak bezeroek eskuratzeko egin dituzten konpromiso sendoak dira, orokorrean kontratu bidez ziurtatuak. Beraz, eskaera-bolumenak enpresak epe jakin batean izango duen fakturazioa eda salmenta-bolumenaren adierazlea da, berehalako etorkizunean enpresak izango duen lan-zama aurreikusten du, bereziki heltze-aro luzea duten enpresetan (hala nola, ibilgailuak, azpiegiturak, … egiten dituztenen artean). Aldi berean enpresak izango dituen kutxa-fluxuak adierazten ditu. Beste hizkuntzetan: ingelesez, order book; gaztelaniaz,* cartera de pedidos*.