Indiferentzia (axolagabetasuna)


KategoriakPsikologia

Psikologian, indiferentzia edo axolagabetasuna egoera baten aurrean, pertsona bati buruz edo talde baten baitan, subjektu batek duen sentikortasun edo atxikitze eza da, emozio eta sentimendu oro baztertuz, izan maitasuna edo laguntasuna izan gorrotoa edo herra. Besteen aldetik norberak jasotako indiferentzia zaila da onartzen, norberarekiko enpatia eta atxikimendu eza adierazten dutelako, besteak erabaki duen inkomunikazio egoera bat, eta bakardadea, tristura eta depresioa ere eragin ditzake. Beste alde batetik ordea, indiferentzia babes-mekanismoa ere izan daiteke norberarentzat, subjektuak pairatzen dituen egoerak indargabetzeko, kontzientetik kanpoko gogamenaren instantzietan kalteak ekar ditzakeen arren.

180 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.