Metafisikan, indibiduazio printzipioa edo indibiduazioaren printzipioa (latinez, principium individuationis) banakoak, banakako gauzak, euren singulartasun edo banakotasun horretan zergatik agertzen diren azaltzen duen lehen kausa filosofikoa da. Antzinako filosofian, bi joera nagusi garatu ziren indibiduazioaren galderari buruz: hilemorfismoan, forma da materia moldatuz, gauza indibidualak sortzen dituena; sustantzialismoan, berriz, gauza banakoak berezkoak dira, jatorrizkoak (adibidez, sustantzialismo atomistan, azken gauza banakoak atomoak lirateke, bereiziezinak diren azken gauzak, eta haietatik sortuko lirateke beste gauza guztiak).1 Erdi Aroan bereziki hausnartutako gaia izan zen eta horren inguruan joera zenbait sortu ziren: tomismoa, zeinaren arabera indibiduoa kantitateak zigilatutako materia den hilemorfismoa oinarritzat harturik; eskotismoa, haec-tasuna hartuz indibiduazio printzipiotzat; eta nominalismoa, gauzen entitate totala hartu indibiduazioaren kausa gisa. 2
Psikologia modernoan, landutako gaia ere izan da. Carl Jung psikologoak esaterako, indibiduazioa kontzientzia indibidualaren sorrera eta eratze-prozesua litzateke, existentzia indibiduala transzendente bihurtuz -ikus, indibiduazioa (psikologia)-. Prozesu horretan inkontziente kolektiboaren garrantzia nabarmendu zuen, kontzeptu dialektiko moduan.
Ikus, gainera
Erreferentziak
Loturiko artikuluak
Kontraesan ezaren printzipioa (kontraesanaren printzipioa)Filosofian, kontraesan-ezaren printzipioak edo kontraesan printzipioak gauza bat aldi berean izatea eta ez izatea ez dela posible ezartzen du. Printzipio doxatiko (iritziari buruzkoa), semantiko eta ontologikoa da. Doxa edo iritziari buruzko izaerari…
MetafisikaMetafisika errealitateari buruz zientziaren bitartez erantzun ezin daitekzeen galderei buruzko hausnarketa filosofikoa da. Izena Aristotelesek bere Fisika ondotik idatziriko lan baten izenburutik dator, eta hortik datorkio izena, metafisika…
HilemorfismoaHilemorfismoa naturako gauza oro materiaz eta formaz osaturik dagoela baieztatzen duen teoria metafisikoa da. Adibidez, aulki bati buruz, hilemorfismoan oinarriturik, materia zura eta forma aulkia aulki eta ez…