Indibiduazio printzipioa


KategoriakFilosofia

Metafisikan, indibiduazio printzipioa edo indibiduazioaren printzipioa (latinez, principium individuationis) banakoak, banakako gauzak, euren singulartasun edo banakotasun horretan zergatik agertzen diren azaltzen duen lehen kausa filosofikoa da. Antzinako filosofian, bi joera nagusi garatu ziren indibiduazioaren galderari buruz: hilemorfismoan, forma da materia moldatuz, gauza indibidualak sortzen dituena; sustantzialismoan, berriz, gauza banakoak berezkoak dira, jatorrizkoak (adibidez, sustantzialismo atomistan, azken gauza banakoak atomoak lirateke, bereiziezinak diren azken gauzak, eta haietatik sortuko lirateke beste gauza guztiak).1 Erdi Aroan bereziki hausnartutako gaia izan zen eta horren inguruan joera zenbait sortu ziren: tomismoa, zeinaren arabera indibiduoa kantitateak zigilatutako materia den hilemorfismoa oinarritzat harturik; eskotismoa, haec-tasuna hartuz indibiduazio printzipiotzat; eta nominalismoa, gauzen entitate totala hartu indibiduazioaren kausa gisa. 2

Psikologia modernoan, landutako gaia ere izan da. Carl Jung psikologoak esaterako, indibiduazioa kontzientzia indibidualaren sorrera eta eratze-prozesua litzateke, existentzia indibiduala transzendente bihurtuz -ikus, indibiduazioa (psikologia)-. Prozesu horretan inkontziente kolektiboaren garrantzia nabarmendu zuen, kontzeptu dialektiko moduan.

Ikus, gainera

Erreferentziak

1.
La crítica de Gilbert Simondon al «principio de individuación». El Callejón de las Trompadas. https://callejonfilosofia.com/2017/04/18/la-critica-de-gilbert-simondon-al-principio-de-individuacion/. Accessed 2018.
2.
Prólogo: Discusión metafísica sobre el principio de individuación. Instituto de Investigaciones Filosóficas. http://www.filosoficas.unam.mx/catalogo/?publicaciones=discusion-metafisica-sobre-el-principio-de-individuacion. Accessed 2018. [Source]
320 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.