Indiako ozeanoa


KategoriakGeografia

Indiako ozeanoa Ekialdeko Afrikak, Asiako hegoaldeak eta Australiako mendebldeak eta hegoaldeak mugatzen duten ozeanoa da, azaleraz munduko hirugarrena dena, Ozeano Barearen eta Ozeano Atlantikoaren ondoren, planetako ur-azaleraren %20a hartuz gutxi gorabehera. Mendebaldetik ekialdera 10 000 km-ko luzera du gutxi gorabehera. Munduko ozeano epelena bataz beste; hori dela eta ohikoak dira Indiako ozeanoan intentsitate handiko zikloi tropikalak. Geologiaren ikuspegitik, Tetis paleozeanoa du aitzineko. Antzinarotik ezagutzen den itsasoa da; orduan, Ptolomeo geografoak Indikon Pelagos izendatu zuen. Tradizio klasikoan, Mare Indicum eta Mare Erythraeum ere deitu izan zaio. Aro Modernoan, Indietako itsasoa eta Ekialdeko itsasoa ere izendatu da.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, Océano Índico.

215 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.