Biolentzia, indarkeria edo bortxakeria beste pertsona edo izaki bizidun baten aurkako erasoa edo indarraren erabilera da, nabaria zein ezkutukoa (ikus, biolentzia sinbolikoa), fisikoa zein mental edo emozionala, indibiduala…

Indarkeria bikarioa zuzenean pertsona jakin bat erasotu ordez hark maitazen dituen pertsonengana zuzentzen den indarkeria da, azkenean lehen pertsona hari min egitea helburua duena. Maizenik, genero-indarkeriaren aldaera bat da. Adibidez, indarkeria bikarioa da pertsona baten seme-alabengana zuzentzen dena, pertsona horri min egiteko asmoarekin, bereziki kontuan harturik seme-alabak izaten direla pertsona baten maitatuenak, baina izan liteke baita ere pertsona baten senide edo lagunen aurkakoa.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, violencia vicaria.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.