Ikaskuntza bikarioa


KategoriakHezkuntza

Ikaskuntza bikarioa edo ikasketa bikarioa, behaketa bidezko ikaskuntza edo behaketazko ikaskuntza ere deitua, beste baten esperientziatik jasotzen den ikaskuntza prozesua da,  besteen jokabidea eta lan egiteko modua behatuz, eta behaketa horretatik konklusio eta ondorio kognitiboak ateraz eta barneratuz. Beraz, ikaskuntzaren dimentsio soziala nabarmentzen duen ikaskuntza-mota. Ikasketa bikarioa beste batek emandako informaziotik jaso daiteke, edo subjektuaren beraren behaketaz, ikusiz beste pertsona horrek nola egiten duen.

Ikaskuntza bikarioaren teoriko garrantzitsuena Albert Bandura psikologoa (1925-2021) izan zen eta horren inguruan eratu zuen bere Gizarte Ikaskuntzaren Teoria ospetsua. Haren arabera, ikaskuntza fase batzuetan zehar garatzen da: behaketa arretatsua, erretentzioa, erreprodukzioa edo errepikapena eta motibazioa. Horrela, behaketa ikaskuntza prozesua abiarazteko faktore nagusitzat hartzen bazuen ere, ikaskuntzaren azken fasea errefortzuaren beharra ere aitortzen zuen, konduktismoaren ideiak onartuz horrela.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, aprendizaje vicario.

Ikus, gainera

224 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.