Inbertsio finantzarioa edo finantza-inbertsioa une jakin batean pertsona edo erakunde batek bere ondaretik egiten duen kapital irteera da, etorkizunean jasoko duen kapital sarreraren edo errentaren trukean irabaziak lortzeko asmoarekin. Inbertsio finantzarioa aktibo finantzario bat izan daiteke, erosi eta saldu egiten dena, adibidez akzio edo bono bat; edo kontratu bat, etorkizuneko errenta edo sarrera ezartzen duena.
Loturiko artikuluak
Inbertsio-funtsakInbertsio-funtsak edo inbertsio-fondoak hainbat pertsonek ekarritako diruaz osaturiko inbertsio kolektiboak dira, ondare bakar batean biltzen direnak eta sozietate kudeatzaile batek eratu eta kudeatzen dituena, funtsaren errentagarritasuna eta arriskua zainduz.…
Inbertsio-txanda (inbertsio-erronda)Inbertsio-txandak edo inbertsio-errondak, finantzazio-txandak edo errondak ere deituak, startup motako enpresen garapenean zehar inbertitzaile jakin batzuentzat antolatzen diren deialdi irekiak dira, finantzazio zuzena ekarri eta enpresaren kapitalean sartzeko,…
Inbertsio-prospektuaAgian, farmakoen prospektua bilatzen ari zinen. Orokorrean, prospektua produktu edo zerbitzu baten erabilerari buruzko informazioa ematen duen orria da. Inbertsioetan, prospektua akzioak edo bonoak jaulkitzen dituen entitateak inbertitzaile…