Inbertsio-txandak edo inbertsio-errondak, finantzazio-txandak edo errondak ere deituak, startup motako enpresen garapenean zehar inbertitzaile jakin batzuentzat antolatzen diren deialdi irekiak dira, finantzazio zuzena ekarri eta enpresaren kapitalean sartzeko, enpresa horien eskalagarritasuna bultzatu eta haien garapenean laguntzeko. Startup enpresaren garapenean zehar, gero eta finantzazio handiagoko inbertsio-errondak antolatu ohi dira, pre-seed edo hazi-aurreko erronda, produktua edo zerbitzua merkaturatzeko, seed edo hazi-erronda, enpresaren negozioa finkatzeko, eta hazkuntza-errondak, A, B, C, ... errondak hurrenez hurren, enpresaren eskalagarritasuna garatu eta dimentsio hobezinera heltzeko.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, round of investment; gaztelaniaz, ronda de inversión.
Loturiko artikuluak
Inbertsio-proiektuakInbertsio-proiektua (ikus, inbertsioa) etorkizunean ustez etekin ekonomikoak (edo bestelakoak) ekarriko dituen proiektu edo plan bat da. Etekin ekonomiko horiek, proiekturako aurreikusten diru sarrerei hura aurrera eramateko eskuratu beharreko kapitala,…
Inbertsio-funtsakInbertsio-funtsak edo inbertsio-fondoak hainbat pertsonek ekarritako diruaz osaturiko inbertsio kolektiboak dira, ondare bakar batean biltzen direnak eta sozietate kudeatzaile batek eratu eta kudeatzen dituena, funtsaren errentagarritasuna eta arriskua zainduz.…
Inbertsio-prospektuaAgian, farmakoen prospektua bilatzen ari zinen. Orokorrean, prospektua produktu edo zerbitzu baten erabilerari buruzko informazioa ematen duen orria da. Inbertsioetan, prospektua akzioak edo bonoak jaulkitzen dituen entitateak inbertitzaile…