Inbentarioaren errotazio-indizea


KategoriakEnpresa

Izakinei buruz, inbentarioaren errotazio-indizeak urtean inbentarioa edo biltegia batez beste zenbat aldiz berritzen den adierazten du. Honela kalkulatzen da intsumoen biltegiari buruz:

errotazio-indizea = urteko kontsumoa  / batezbesteko stocka

Salgai edo produktu bukatuei buruz, berriz, honela kalkulatzen da:

errotazio-indizea = urteko salmentak  / batezbesteko stocka

Adibidez, biltegi batean 2.000 unitateko segurtasun-stocka badago eta hileko beste 2.000 unitateko eskaera egiten da, gehienezko biltegia 2.000+2.000=4.000 unitatekoa, eta batezbesteko stocka 2.000+4.000/2=3.000 izango da. Urteko kontsumoa 12.000 unitatekoa bada, esan dezakegu urtean, errotazio-indizea kalkulatuz, 12.000/3.000=4 biltegi, batez besteko mailan betiere, kontsumitzen direla. Ez da nahastu behar urtero egiten den eskaera kopuruarekin; adibidez, aurreko adibideak, eskaera kopurua 12 da, eskaerak hilero egiten direlako.

Errotazio-indizearen balio handiek lantegian intsumoak azkar kontsumitzen direla eta biltegia maiz berritzen dela esan nahi du. Biltegiko kostuen aldetik komenigarria da, baino arriskutsua izan daiteke, hornikuntzak edo ekoizpenak huts egiten duenean, stock-haustura izan daitekeelako. Errotazio-indizearen balio txikiak, berriz, adierazten du biltegia ez dela asko mugitzen eta hornikuntza ziurtaturik dagoela, baina eragozpen gisa, biltegiko kostuak handiak izan daitezke.

256 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.