Inbentarioa


KategoriakEnpresa

Inbentarioa enpresa edo erakunde batek dituen aktibo eta izakinen  erregistro eta zerrenda ordenatua da, bereziki kontabilitatearen tresna gisa erabiltzen dena. Inbentarioa, zehatzago inbentario fisikoa, aktibo eta izakin horien multzoa ere bada. Aldiro inbentarioaren erregistroa inbentario fisikoarekin bat datorren egiaztatu behar da, lapurretak, galerak edo suntsipenak atzemateko; hedaduraz, aldiroko kontrol-eragiketa honi ere inbentarioa deitzen zaio; gehienetan, ordea, etengabeko inbentarioa egiten da, tresna informatikoei esker izakinen sarrerak eta irteerak eta ondorioz inbentarioaren egoera une oro kontrolatuz. Inbentarioko izakinak sailkatu egin behar dira, haien izaeraren arabera, bakoitzari erregistro zenbaki bat esleituz, material ez inbentariagarria ezik, non ondasun suntsikor edo xahukorrak biltzen diren.

Inbentarioko izakinek (lehengaiak, bideango produktuak, produktu erdibukatuak, produktu bukatuak) stock edo biltegia osatzen dute. Inbentarioaren kudeaketa biltegiko edo inbentario fisikoaren kontrola egiten duen arloa da, stock hausturak eta ondorioz ekoizpen prozesuaren geldialdiak eta bezeroen zerbitzu hutsaldiak saihestu eta biltegiratze kostuak murrizteko.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, inventory; gaztelaniaz, inventario.

Ikus, gainera

239 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.