In media res (latinez; euskaraz, "gauzaren erdian") narrazio bat kontatu nahi den istorioaren erdian (eta ez hasieran) abiarazten duen egitura narratiboa da. Literatura klasikoan, epikan erabili zen bereziki; hain zuzen ere, Homeroren Iliada olerki epikoa in media res abiatzen da, Troiako gerra urte batzuk hasita dagoela, Helenaren bahiketa eta istorioaren beste pasarte batzuk atzera utziz. Kultura modernoan ere erabili da, hala nola Star Wars sagan, non lehenengo filma istorio osoaren erdian kokatzen den. In media res abiatzeak flashback-ak dakartza ezinbestean aurrerago narrazioan: aurrerago kontatuko diren gertakariak iraganari buruzkoak izango dira.
Narrazioak ab ovo (hasiera-hasieratik) eta in extrema res (bukaeratik) abiarazi daitezke baita ere.
Loturiko artikuluak
Holding (definizioa)Holding-ak edo holdinak jarduera nagusitzat sektore desberdinetan diharduten enpresa anitzetako akzioen portzentaje handiak eskuratzen dituzten enpresa-talde finantzarioak dira, enpresa haiek kontrolatu edo haietatik errentagarritasuna eskuratze aldera. Enpresa-kontzentrazio mota…
In articulo mortisIn articulo mortis erabaki edo ekintza bat horretan parte hartzen duen pertsona baten hilzorian egin dela adierazteko latinezko lokuzioa da. Adibidez, in articulo mortis ezkontza ezkontideetako bat hilzorian…
Inprobisazioa (definizioa)Arte eszenikoetan, inprobisazioa artistak bere jarduna aldi berean eta bat-batean bururatu, sortu eta jokatzen duenean gertatzen da, aldez aurretiko prestaketa berezirik gabe. Adibidez, aktore edo musikari batek inprobisatu…