Errebalorizazioa ondasun batek hartzen duen balio gehitze edo irabazia da, bere prezioa garestitzearen ondorioz. Bereziki ondasun higiezin eta beste aktibo ez erreplikagarrien (antigualeko artikuluak, artelanak, ...) testuinguruan erabiltzen…
Diru-ilusioa, diruaren ilusioa edo moneta-ilusioa une batean besterik gabe diru gehiago izateagatik errenta erreala edo erosteko ahalmena igo egin delako irudipen faltsua da, maiz aberastasuna handitu eta kontsumoa gehitzera eramaten duena. Ilusioa kopuru nominalak eta errealak ez bereiztean datza: diru gehiago izateak kopuru nominala handiagoa dela adierazten du besterik gabe, inflazioaren efektua ezabaturik lortzen den kopuru erreala handiagoa den kontuan hartu gabe. Adibidez, %10 igotzen badira soldatak, inflazioa %20 igo delarik, ilusio monetarioak soldatak handiagoak direla ondorioztatzera (eta gauza gehiago erostera) eramango luke, zinez soldaten erosteko ahalmena jaitsi delarik. Diru-ilusioak epe laburrerako ikuspegi alboratuarekin ere badu zerikusirik, gaur diru asko edukitzeak dirua neurrigabe xahutzea ekartzen du ilusioa pairatzen dutenengan, etorkizunean dirurik gabe gera daitezkeela kontuan hartu gabe.
Ilusio monetarioan ez jausteko, beharrezkoa da kopuru nominaletatik kopuru errealetara igarotzea, deflaktazio izeneko eragiketaren bitartez.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, money illusion; gaztelaniaz, ilusión monetaria.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.