Gizapedia

Giza · Gizarte · Zientziak

Ikuspegi sistemikoa

Hezkuntzan, ikuspegi sistemikoa (ikuspegi sistematikoa) suprasistema  edo ingurune konplexu batean (familia, lagunak, gizartea) hezkuntzako elementu eta eragile anitzen arteko elkarrekintza edo interakzioen multzo gisa hartzen duen ikuspegia da, hezkuntza sistematzat hartuz alegia, era holistiko batetik hezkuntzaren helburua globala izan behar dela kontsideratuz eta hezkuntzako eragileen interes partikularrak baztertuz, baino eragile guztien parte hartzea eta haien arteko konexioak bultzatuz, denak sistemaren parte direla aintzat hartuz aldi berean. Sistemen teoriako kontzeptuak eta printzipioak bereganatuz, ikuspegi sistemikoak landu behar ditu ekifinalitatea (sistema irekiz, abiaburu izan daitezkeen egoera desberdinetatik helmuga berera heltzeko gaitasuna), entropia edo nahasmenduaren kudeaketa, sinergien aprobetxamendua, homeostasi edo sistemaren oreka, morfogenesia edo sistemaren bilakaera dinamikoa, eta azkenik ekipotentzialitatea edo hezkuntzaren azpisistema desberdinetan funtzio eta helburu berdinak garatzeko gaitasuna.

Ikus, gainera

217 hitz

Irakurleari

Artikulu bat eskatu

Erabili galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.

Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun.