Paidozentrismoa
Hezkuntzan, paidozentrismoa ikaslea hezkuntzaren zentroan jartzen duen ikuspegi pedagogikoa da, irakaslea eragile zuzendari eta nagusitzat hartzen duten ikuspegi kontserbadoreen kontrakarrean. Kontzeptu lausoa izan daiteke, ordea, ikaslearen beharrak gizarteak definitzen baititu beti. Beste testuinguru batzuetan, adibidez familian, paidozentrismoa haurra subjektu nagusi eta protagonistatzat hartzen duen harreman mota da, haurraren interes, nahiak eta gogoak lehenetsiz. Ildo horretatik, paidozentrismoa negatiboa da, haur mainatsu eta apetatsuak sortzen baititu askotan.