Esku ikusiezina XVIII. mendean Adam Smith eskoziar filosofo eta ekonomialariak asmatu eta geroztik maiz erabilitako metafora da, merkatu askeari buruzkoa, teorian merkatu aske bateko eragile (ekoizle eta kontsumitzaile)…

Ikusezina Laida Martinez Navarro idazleak 2018 urtean plazaraturiko liburua da, gaztetxoei zuzendua.
LABURPENA
1. kapitulua
Ismael ziztu bizian abiatu da ikastetxetik klaseak bukatu eta gero. Ohi bezala, Andoni, kaskamotza, eta bere lagunak ditu atzetik korrika. Maritxu! - egiten dute garrasi. Beste batzuetan, harrapatu eta kolpatu egin dute behin berriz, motxila uretara bota eta apunteak eta betaurrekoak puskatu. Gaur, abantaila ateratzen ari zaie atzekoei. Korrika da arreta handirik jartzen ez duten jende artean eta kotxeak saihestuz. Ismael, maritxu, lau begi! - oihukatzen diote. Etxeko atarirako gero eta gutxiago falta da. Heltzen denean, giltzekin nahastu egiten da, eta atzeko batek motxilatik heltzea lortzen du, baina tira eginda, atea zabaldu eta barrura sartzea lortzen du. Andonik eta besteek, kristalari kolpeka, harrapatuko dutela diote.
2. kapitulua
Ismael Arana naiz. 16 urte ditut. Lortu dut gaur haiek saihestea. Eskaileretan gora noa, etxera. Etxean amama aurkitzen dut. Abegi maitagarria egiten dit eta natillak eskaintzen dizkit. Arreba txikia, marrazki bizidunak ikusten. Baina hura ere berehala dator.
LANEAN
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.