Zomorroen kluba, Laida Martinez Navarro: laburpena


KategoriakLiburuak

Zomorroen kluba Laida Martinez Navarro idazleak 2016an plazaratu zuen gaztetxoentzako eleberria da.

LABURPENA

1. kapitulua: asteartea 8.00, atzera-kontua hasi da

Teresa naiz. 13 urte ditut. Altxatu naiz eta ez dut ikastolara joan nahi; izan ere, atzo laborategian hondamendia gertatu zitzaidan. Nire ahizpa Norak, ni baino zaharragoa denak, animoak ematen dizkit. Ispiluan begiratzen dut neure burua eta gorroto dut: txikia eta itsusia naiz. Ezkutatu nahi dut. Arropa beltza, dena beltza, aukeratzen dut ikastolara joateko, ez dut inoren atzentzioa erakarri nahi. Ama heldu berria da lanetik eta ea arropa hori zergatik jantzi behar dudan egiten dit errieta. Munduko bakarra eta beraz politena naizela esaten dit. Ja. Ikastolara heldu eta sorgin maltzeurren taldea ikusten dut. Ea ez nauten ikusten beraiek ni. Baino berehala Alicia, Inurrierdi deitzen diot, iristen da eta ozenki hasten zait hitz egiten, atzokoaz galdezka. Isiltzeko esaten diot, eta bera berehala konturatzen da egoeraz eta isildu egiten da. Sorginak ere konturatu dira, ordea. Sorgin maltzurrenak lepoa moztearen keinua egiten dit. Txirrina, barrura, infernura.

2. kapitulua; asteartea 11:00, puntu bat gutxiago.

Jolasordua da eta jolastokian nago, baina ezkutuan. Ez dut inork, eta bereziki sorginek, ni ikusterik nahi. Patioko zutabe batetik bestera joan naiz, komunera heldu arte, txizalarri handia dudalako. Bitartean, Inurrierdi Gorka eta bere lagunekin dago. Gorkarekin! Ni gustatuta nagoen mutilarekin, baina kasu izpirik ere egiten ez didana! Zergatik daude sorginak nire bila? Atzo laborategian coca-cola azukrearekin nahastu eta halako leherketa bat gertau zelako, coca cola leku guztietan, sabaian eta baita sorginen arropetan. Horregatik dabiltza nire atzetik mendeku bila. Txiza egin, eta bapatean sorginak aditzen ditut komunera sartzen. Vanesa beti bezala, nagusi, nazkagarri hori, orain bere ilea itsuai orrazten. Eta dena entzuten dut: Vanesak nahi du ostiraleko moda-desfilerako bera aukeratzea. Desfilea ikastolarentzat dirua lortzeko da. Eta minutuak pasatzen, eta ni komunetik atera ezinik, beraiek alde egin arte. Entzuten dut whatssappa bidaltzen diotela Vanesaren laguna den Jesikari: ni (Labezomorro deitzen didate) komunera isil gordean joaten, minutu batzuk lehenago. Eta barre egiten dute, eta konturatu egiten dira han egon behar naizela. Eta nik atea itxita eduki arren, aurkitu egiten naute. Eta ozenki diote harrapatuko nautela. Badoaz. Garrasika hasten naiz, Markos atezaina azaldu arte. Kasualidadea, atzo laborategia garbitu behar izan zuena nire erruagatik! Eta klasera sartuta, irakasleak esaten dit puntu bat gutxiago dudala, berandu heltzeagatik. Sorgin higuingarriak, barrezka. Eta horretaz gainera, irakasleari atzokoagatik azalpenak eman behar dizkiot oraindik.

3. kapitulua: asteartea 17:00, gizakion inozokeria

Eskolatik irtetean, Paularekin topatzen gara. Inurrierdi eta bion laguna. Armiarma deitzen diote hankak eta besoak oso meheak dituelako. Futbola asko gustatzen zaio eta kaletik baloia gora eta behera buruarekin joaz doa gure aldamenean. Bapatean, sorginekin egiten dugu topo. Inurrierdirekin sartzen dira aurrena, noiz haziko den esaten; izan ere, Inurrierdi oso txikia da, eta hormonak hartu behar ditu hazteko. Inurrierdik zaska galantarekin erantzuten dio Vanesari, esaten ea bera bere buruarekin ondo sentitzen den ispiluaren aurrean begiratzen duenean. Armiarmarekin ez dira sartzen, Armiarmaren ama auzoko moda denda dotore baten jabe delako. Armiarmak badaki ordea oso faltsuak direla sorginak, amaren denda goraipatzen ibiltzen diren arren. Vanesak galdetzen dio ea bere amak erabaki duen nor jantziko dituen bere dendako arorpak ostiraleko jaialdirako. Armiarmak ez dakiela erantzuten du, disimulatuz, Vanessaren desesperaziorako. Azkenean badoaz, guri agurtuz baino Labezomorro eta Inurrierdi ezizenekin. Armiarmak esaten digu burutik daudela baino egia esan ez daki guztia, ez daki zigortu nahi nautela atzokoagatik. Etxera iristear gaudela, banandu, eta berehala Gorkarekin egin dut topo, ia talka edo txokea egin dugu. Barkamena eskatu baina berak esan du ez dela ezer izan. Zoragarria. Topo egin dugun izkina bizitza osoan gogoratuko dut. Gorka badoa, eta atzetik begiratzen bere arropa eta ibiltzeko era berezia. Etxera joan behar dut azkar etxeko lan asko ditudalako. Baino etxera iritsi baino lehen, Norarekin egiten dut topo. Sorginei buruz galdetzen dit eta kontatu egin diot. Animoa ematen dit, baina niri ustez oso gaizki doa dena. Etxeko atarian, ikastolako arropa jaialdiko kartela ikusten dugu. Nora Armiarmaren amaren dendako arropa eramango dutenetako bat da. Etxean aita dago, langabezian dago, eta sukaldean sukaldaritza-bideoa egiten ikusi dugu, Youtuben dirua ateratzeko asmoarekin. 100.000 bisita lortu nahi ditu. Egia esan ez du ondo sukaldatzen, eta batzuetan bere janaria botagurea ematen dit. Zauri txiki bat egin du bideo grabatzen ari zen bitartean. Gure gelara goaz. Nire ohe gainean, amaren oharra: asko maite nautela eta  ederra  naizela dio. Ama horrelakoxea da.

4. kapitulua: Asteartea 21:00. Labezomorro esaten didate. 

Afarian aitak egindako zopa irentsi ondoren, nire gelara noa. Paretaren kontra arkatza hartu eta marka bat egiten dut. 140cm. Labezomorro horregatik deitzen didate, txikia naizelako, ipotxa. Noiz demontre  haziko naiz? Mirari baten esperantza behintzat ez dut galtzen.

5. kapitulua: Asteazkena 8:45. Gaiztoak!

Kostata esnatu naute ahizparen oihuek. Berandu da. Jaiki, jantzi, gauzak arrapaladan hartu (non dago zapatila madarikatua?) eta gosaldu eta orraztu gabe eskolara noa. Bidean, semaforoak gorrian. Korrika, arnasestuka heltzen naiz, Markos atezaina atea ixteko zorian dagoenean. Nabari da nirekin haserre dagoela laborategia berak garbitu behar izan zuelako. Korridorean korrika egitea debekaturik dagoela ohartarazten dit, baina bistatik galduta korrika. Gelara berandu sartu eta irakasleak berandu heltzeagatik puntu bat gutxiago dudala esaten dit. Dena gaizki doa. Sorginak, barrez. Inurrierdi ondoan eserita, eta Gorka ere bai! Kaixo, esaten diot, bere begi berdeei begira. Ai, orraztu gabe nago! Irakasleak galdera bat egiten dit, ez dut arretarik jarri eta ez dakit zer galdetzen didan ere. Inurrierdik txibatu egiten dit, baino ez diot ulertu.  Puntu bat gutxiago. Minutuak pasa eta gosaldu ez dudanez, sekulako gosea dut. Nire tripak soinuak egiten ditu eta Gorka nire ondoan, ze lotsa! Irakasleak beste galdera bat egiten dit. Berriz ere despistatu naiz: ez dakit. Puntu bat gutxiago.  Sorginak barrez lehertzen ari dira. 4 puntu guztira kenduta honezkero. Klasea bukatu da. Balantzea: suspentsoa daukat seguru, goseak amorratzen nago, Gorkak goitik behera begiratu dit. Beraz, hondamendia. Bihar, irakaslearekin bilera, laborategikoa argitzeko. Inurrierdik animoak ematen dizkit. Sorginak barrezka ikusten ditut, mugikorrari begira. Nire argazki bat ote daukate? Eta hala da. Gelako batek wazapetik dabiltzan nire argazkiak erakutsi dizkit, denetan Labezomorro jartzen duela, Labezomorro korrika, Labezomorro saltoka, ... Gorroto ditut denak!

6. kapitulua: Asteazkena 17:00. Zure moda. 

Hiru zomorroak (ni, Labezomorro, Inurrierdi eta Armiarma) Armiarmaren amaren dendan gaude lanean, arropa ordenatu eta eskegitzearen trukean, arropa merke uzten digun denboraldiaren amaieran. Gaizki nago: zientzian gutxiegi daukat, eta Gorkaren begietan neska frikia naiz argazkien erruz. Armiarmaren amak deitzen digu: Nora erakustaldirako arropa probatu eta zoragarri dago. Seguru arropa pilo bat salduko dugula. Armiarmaren amak neska gehiago behar dituelo esaten digu, are eta gehiago saltzeko erakustaldian. Eta hantxe jarri gaitu arropa probatzen, nik hasiera batean nahi ez banuen ere. Futbolerako botak jantzi ditu Armiarmak eta berak erakustaldian baloia eramango duela erabaki du Armiarmaren amak. Arropa jantiz dugu, elkarri begira gaude eta, ze arraio, guapa gaude. Baina halako batean, sorginak dendara sartu eta harri eta zur geratu dira, hobe esanda, inbidiaz. Ea erakustyaldian izango garen. Noski, dio Norak, eta sorginak amorruaren amorruz daude. Haserre alde egiten dute dendatik.

7. kapitulua: Asteazkena 20:00 (egun berdina). Leherketa zuria

Aita pastela egiten ari da kamara aurrean, sukaldaritza-lehiaketa irabazteko. Traketsa da, ordea, aita, ni bezalaxe. Eta eskuak itsaskorrak gelditu zaizkio guztiz, eta gainera afaria prestatu behar du. Laguntzeko esaten dit, baina ni ere pastelaren ore edo pasta itsaskorrarekin zikintzen ditu eskuak.  Azkenean, irina erortzen zaigu, eta irinazko hodei bat zabaltzen da sukaldean, eta gu guztiz zikinduta. Eta bitartean, kamara dena grabatzen, gu zuri-zuri gaudela. Ai ene, eskerrak ama ez dela oraindik etorri. Dutxatu egiten naiz, leher eginda nago, eta ohera noa. Baina lo hartzea kosta egiten zait: bihar irakaslearen errieta, sorginak nire atzetik, eta Gorka... Eta ostiralean, erakustaldia.

8. kapitulua: Ostegura. 8:40. Benetako egia

Zientzia irakaslearen aurrean nago. Laborategian gertatutakoaz galdetzen dit. Esaten diot nire taldekoei, Vanesari eta Jesikari alegia, esan niela ezer ez ukitzeko. Baina alperrik izan zela, azukrea coca-cola botila barrura bota zutela. Irakasleari ez diot esan zer pentsatzen dudan haietaz, txoropito hutsak direla. Haiekin ere hizt egingo duela esaten dit irakasleak. Eta haiei sinetsiko diela pentsatzen dut, gezurretan ederki dakite eta. Korridorera atera eta hortxe ikusten ditut sorginak, erakustaldiko kartela jartzen. Gorka pasatzen da eta Vanesa goxoki galdetzen dio, ederki daki eta mutilak bereganatzen, ea joango den, argi utziz berari ere inbitazioa eman diotela, hori da azken berria. Buelta ematen dut, ezin dut jasan. Baino buelta eman arren, ezin dut ahaztu inoizko nota txarrenak izango ditudala eta Vanesa ondoan izango dudala erakustaldian. Ea Inurrierdi topatzen dudan eta animatzen  naizen.

9. kapitulua: Osteguna, 11:00. Ur putzuaren ondoan.

Armiarmak deitu digu esateko gaur arratsaldean entsaioa dugula. Ni oso urduri nago. Alde batetik, Vanesak ere erakustaldian parte hartuko duelako, eta bestetik jende guztia guri begira egongo delako. Inurrierdik nire kezkak kontatzen dizkiot, berak hobeto eramaten ditu eta horrelakoak. Esaten dit itxurak ez duela garrantzirik. Bera txikia da, eta zer?, dio lasai. Ni berriz itsutsi eta ziztrin sentitzen naiz.

Halako batean, Gorka eta bere lagunak pasatzen dira gure ondotik. Inurrierdi ez da kortatzen, eta esaten die erakustaldian parte hartu behar dugula. Zuek ere? dio Gorkak, barrez bere lagunekin. Eta ez zait gustatu erantzun hori. Eta esan diot, lasai asko (ni ere harritu naiz nire lasaitasun horrekin), ea zergatik dioen hori. Aproposak ez garelako. Eta berak, zalantza egin badu ere, esan du azkenean ezetz, ez garela aproposak. Tontolapikoa, pentsatu dut. Eta Inurrierdi eta biok batera eta bestera hasi gara desfilatzen haien aurrean, modelo moduan. Izorratzeko. Eta erabaki dut Gorka ja ez zaidala gustatzen.

10. kapitulua: Osteguna, 18:00. Jendearen aurrean agertzeko beldurrez

Armiarmaren amaren dendan entsaiatzen ari gara, Armiarma. Inurrierdi, Nora nire ahizpa eta laurok. Desastre hutsa da dena: Armiarma desfilerako erabiliko dugu baloiarekin jolasten du desfilatzen ari garenean, partida batean ariko bagina bezala, estropezu egiten dugu, oinak elkarri zapaldu eta abar. Nire lagunak nire ahizparen kontra hasten dira, bere aginduak ezin dituztela jarraitu esanez. Azkenean, Armiarmaren amak esaten digu lasaitzeko, dena ongi joan dela bihar. Eta bukatu egiten dugu. Kalean, Vanesa eta Gorka ikusten ditugu. Gorka lotsaturik edo dago gu ikustean. Vanessa, beti bezain harro. Esaten dit elkarrizketa luzea izan duela zientziako irakaslearekin. Besterik ez. Eta gaineratu du bihar ikusiko garela. Beti bezala, nazka ematen didaten bere ezpain distiratsu horiekin. Ea gloss krema horrekin pozoitzen den alu hori! Inurrierdik bihar arte esaten dio ozenki eta haserre. Norarekin etxera igo eta aitak ordenagailua seinalatzen digu esanez atzoko bideoa, gailetak era txapuzeroan egiten, igo duela eta 50.000 bisita izan dituela. Bideoa ikusi eta ni agertzen naiz, itsusi, barregari. Falta zena, bihar jende guztiak barre egingo dit erakustaldian, eta okerrago aterako da dena, ze urduri jarriko naiz. Aitak esaten digu blogen lehiaketan saria irabaziko duela seguru bideo horrengatik. Nire kezkak eta lotsak irentsi eta aitarengatik pozten naiz. Aitak eta ahizpak bideoaren bisita kontagailuak goraka nola doan ikusten dutela, ni ohera noa. Amak ohar bat utzi dit, beti bezala:  "Ona laburra da askotan". Hartu eta bota egin dut. Zergatik gertatzen zait niri hau guztia?

10. kapitulua: Ostirala, 8:40. Ganorabako ergela!

Gaua begirik bildu gabe pasa dut. Azkenean lo hartu dut eta berandu esnatu naiz, 20 minutu baino falta ez zirela klaseak hasteko. Tximistak airean joan naiz instira, atea ixtear zegoela heldu naiz, baina klasera heldu eta irakaslea artean heldu gabe zegoen. Inurrierdi ondoan eseri naiz. Vanesa eta Gorka elkarrekin eserita ikusi ditut. Halako batean, paperezko hegazkina ikusten dut nire ondora erortzen. Eta beste bat, eta beste bat, ... Haietako bat jaso eta guztietan beste egunean wazapetik zabaldu ziren argazkiak daude, Labezomorro jartzen duela. Denak barrezka daude. Mateko irakaslea sartzen da eta hezgazkin bat hartu eta zabaldu ondoren, nork egin duen galdetu du. Inork ez du ezer esaten. Arbelan idatzi du letra handiz: GANORABAKO ERGELA. Eta esan du hegazkin horiek egin eta bota dituena horrelakoa dela. Jendea barrezka hasi da, eta Vanesa zurbil jarri da. Azkenean, jarri dute Vanesa dagokion lekuan eta agerian geratu da bere barneko izaera itsusia. Irakasleak kurtsoa nola joan den kontatzearekin batera, notak atera ditu. 7 bat daukat, Inurrierdi bezala, Oso pozik gaude. Eta Vanesa, 0. Horrelakoa da bizitza, izorra hadi. Gero musikako irakalea sartu eta hark ere notak eman ditu, eta bestea bat. Notak; 7, 7, 6. Dena ongi baino zientziako irakaslearen kezka daukat. Eta erakustaldia nola aterako den. Puff, urduri nago, txarto.

11. kapitulua: Ostirala, 13:00. Egia jakiteko ordua heldu da

Zientziako irakaslea sartu da. Esan du laborategiko saioak ez direla txarto egon. Gorritu naiz oso. Eta notak utzi ditu mahai gainean. Alde egin duenean, Vanesa arrapaladan joan da notak hartzera, eta buruaren gainetik altxatu ditu, berak nahi zuelako izan aurrena notak ikusten, eta seguru asko ni nota txarra izango nuela uste zuelako. Baina notak ikusi eta kopeta ilundu du. Gorrotozko aurpegia jarri du. Nire nota azkenean jakin dut: 8. A, ze poza. Dena ondo. Oporretan nago ja! Erakustaldia baino ez da falta.

12. kapitulua: Ostirala, 16:30. Oihal atzean

Ikastolako areto nagusian nago, oihal luze baten atzean. Erakutsaldiko neskak eta mutilak. Irakasleak. Guraso batzuk. Lagun batzuk. Denak laguntzeko daude. Goizean ikastolarentzat lorttuako dirua ez da nahikoa eta erakustaldiarekin arropa asko saldu beharko da. Arduradunek pasarela bat jarri dute, hori da azken berria, desfilea hobeto ikusteko. Jende guztiaren gainetik, a ze lotsa! Urduri nago oso. Nire ama eta besteenak (Inurrierdi, Armiarma, ...) animoak ematen ari dira. Inurrierdik oihaletik bestaldera begiratu eta jende piloa ikusten du. Halako batean, Vanesa agertzen da gure tokira, bere makilatzailearekin, bere ileapaintzailearekin eta bere estilistarekin. Aginduak ematen dizkie. Apain jarri dute, baina bere estilo nabarmenean: kriston mototsa, takoiak, ... Barre egiten dugu, takoiekin balantzaka ibiltzen delako. Gainera, bere laguntzaile batek lurrina boa dio ahora. Azkenean, ordua heldu da. Musika hasi da. Oso urduri gaude. Lehen ikasle taldea ateratzera doa. Elkar animatzen dugu. Gure txanda heldu da. Kanpora. Estropezu egiten dut, baina berehala nire onera nator. Primeran ari da dena ateratzen, Armiarma bere baloiarekin bikain ari da. Pasarelaren bukaerara heldu eta buelta ematen dugu. Eta hara non ikutsen dugu Vanesa ja atera dela, txotxolo hori, garaiz kanpo. Jarraitzen dugu aurrera , baina berak ere bai. Topo egitean, paretik kentzeko esan eta bultza egin dugu, Armiarmari zaplasteko bat eman dio. Ikusleak flipatzen ari dira. Baino baloia erori zaionean Armiarmari, Vanesaren takoien gainean jo eta oreka galdu du Vanesak, eta heldu diogun arren, erori da da pasarelatik behera, gu laguntzen saiatu arren. Pirueta ikusgarri bat egin dugu gu ere ez erortzeko, balioa berreskuratu, eta jendea txaloka hasi zaigu. Vanesa amorrazioz eta gorrotz dago, zurbil. Baina merezi duena du. Bikain bukatzen dugu desfilea.

13. kapitulua: Ostirala, 21:00. Oporrak heldu dira!

Pizzeria batera goaz ospatzera danok, gurasoekin. Aita lanik gabe geratu zenetik lehen aldia da pizzeria batera goazela. Baino okasioak merezi du. Erakustaldia bikain atera da eta ikastolak diru pila eskuratu du. Datorren urterako gastuak estali ditugu. Pizzeriako telebistan diote bideo bat trending topic izan dela, eta aitaren bideoa ateratzen da, irinezko leherketarena alegia, non ni ere agertzen naizen. Ze lotsa! Baina itxuraz inork ez bau ezagutu lokalean. Telebistan diote agian saria lortuko duela. Inurrierdik ez zekien ezer eta bideoaren istorioa kontatu diot. Barre egiten du. Lotsa pasa zait, egia esan aurpegia irinez betea inork ezin nau ezagutu. Pizza janda, kanpora goaz. Vanesa eta Gorka ikusten ditugu betiko izkinan. Agurtzen ditugu, barre eginez, izorratu nahian. Ondo pasatzeko oporrak. Baino Vanessak datorren ikasturterako sekulako mendekua prestatuko duela esaten digu. Tira, bitartean oporrak ondo pasako ditut eta gero gerokoak. Kontatuko dizuet datorren ikasurtekoa, agur!

AMAIERA

Pertsonaiak eta bestelako datuak

Labezomorro, ni neu, Teresa
Nora, nire ahizpa
Inurrierdi, Alicia, laguna dut
Armiarma, Paula, laguna dut, hanka luzeak dituelako deitzen diote horrela, bere amak arropa-denda dauka

Sorginak, gure etsaiak, Vanesa, Jesika, ... Vanesa da bereziki Teresaren etsaia, denbora guztian ezpainetan gloss izeneko orea ematen du, ezpainak diz-diz jartzeko. Harroputz hutsa da.

Gorka, gustuko nuen mutila, baina orain ergela iruditzen zaidana

Aita, lanik gabe dago, eta youtuben arrakasta bilatzen du bideoak egiten.

Ostirala, erakustaldiaren eguna.

 

 

2628 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.