Ikerketa batean, ikerketa-unitatea, azterketa-unitatea edo analisi-unitatea ikertu egiten den elementu-mota da, unitate horien ezaugarriak aztertu eta haien arteko alderaketak egiteko. Adibidez, eskualde bateko familiak aztertu nahi direnean, eskualdeko familien tipologia orokor bat eratze aldera, familia da ikerketa-unitatea. Garrantzitsua da ikerketa-unitatraren definizio zehatza aldez aurretik finkatzea, ikerketaren helburu diren elementuak zehazteko.
Ohartarazi behar da batzuetan ikerketa-unitatea batzuetan ez datorrela bat behaketa-unitatearekin; adibidez, eskualde bateko ikastetxeak alderatu nahi direnean haietako ikasleen batez besteko kalifikazioari buruz, ikerketa-unitatea ikastetxea da baina behaketa-unitatea, berriz, ikaslea, ikasleen kalifikazioak behatu edo jaso behar direlako ikastetxeak alderatzeko.
Loturiko artikuluak
Ikerketa esploratzaileakIkerketa esploratzailea (ingelesez, exploratory study) fenomeno bati buruzko hipotesiak planteatzeko soilik diseinatu eta burutu egiten dena da, ondorengo ikerketa berretsaile batean onartu edo baztertuko direnak. Saiakuntza klinikoen testuinguruan, lehen faseko…
Ikerketa berrestaileakIkerketa berrestailea edo berrespen-ikerketa (ingelesez, confirmatory study) planteaturiko hipotesiak erabateko zorroztasun eta zehaztasunez onartu edo baztertu egiten dituen ikerketa da, behin betiko ondorioak ematen dituena. Saiakuntza klinikoen testuniguruan, hirugarren…
Behaketa-unitateaIkerketa batean, behaketa-unitatea behatu eta haren gainean informazioa edo datuak jasotzen diren elementua da. Adibidez, ikasleen kalifikazioak jasotzen badira, behaketa-unitatea da ikaslea da, eta eskoletako ikasle kopuruak jasotzen…