
Kredituak: Noaua aldizkaria
Hemen, PDF formatoan, Santa Ageda bezperako koplak dituzu eskuragarri.
Santa Ageda (edo Agata) bezpera edo Santa Ageda eskea Euskal Herriko jai tradizionala da, otsailaren 4ko iluntzean ospatzen dena, Santa Ageda egunaren bezperan alegia. 235 urtean Sizilian jaiotako Agata Cataniakoaren omenez ospatzen da, zeinari bularrak moztu zizkioten hango Kinziano gobernadorearekin ezkondu nahi ez izateagatik. Euskal Herrian neguko solstizioko jaiekin loturik dago, neguaren bukaera eta naturaren esnatzea ospatzeko. Ospakizunean lagun taldeak kopla zaharrak kantatzen dituzte, makilekin lurra joaz koplaren erritmoa jarraitzeko, herrian zehar eskean, gero elkarrekin afaria egiteko. Bertsoak koplakari batek kantatzen ditu, eta besteek leloa. Garai batean adin bereko mutilak bakarrik ibiltzen ziren, toki batzuetan soldaduskara joan behar zirenak hain zuzen.
Loturiko artikuluak
Klandestinitatea eta klandestinoaKlandestinoa (latinezko clandestinus adjektibotik, "ezkutukoa") aginteari eta legeari itzuri egiteko ezkutuko eta sekretupeko jokabideak eta ekintzak izendatzeko erabiltzen den hitza da, bereziki jokabide horiek disidentzia politikoarekin zerikusia badute;…
Hautagaiak eta hautesleakHauteskundeetan, hautesleak botoz euren ordezkari politikoak aukeratzen dituzten pertsonak dira; ordekari politiko gisa hautatuak edo aukeratuak izateko aurkezten direnak, berriz, hautagaiak dira. Hautagaia eta hauteslea izatea adin nagusiko…
Ohiturak eta usadioakOhiturak eta usadioak pertsona, gizatalde eta gizarteek dituzten portaera errepikatu eta iraunkorrak dira, azkenean haien kulturako osagai bilakatzen direnak, tradizioa deitzen dena osatuz. Horien garrantzia nabarmena da kulturetan…