Behin batean Loiolan Bilintx bertsolariaren bertsoak dira, gizon baten bat-bateko maitemintzea eta maitearen ezetza gai dituena. Egan musika-taldeak abesti bat osatu zuen bertso horiekin, 1970eko hamarkadatik erromeria eta jaialdi askotan jendarteratu zena, abesti herrikoi bilakatzeraino. Horretarako, Egan taldeak John Denver musikariaren Annie's song abestiaren doinuak hatu zituen.
Abestiaren letrak
Behin batean Loiolan
erromeria zan,
hantxen ikusi nuen
neskatxa bat plazan;
txoria baino ere
arinago dantzan;
huraxe bai polita,
han politik bazan!
Esan nion desio
senti nuen gisan,
harekin hizketa bat
nahi nuela izan;
erantzun zidan ezik
atsegin har nezan,
adituko zidala
zer nahi nion esan.
Arkitu ginanian
inor gabe jiran,
koloriak gorritu
arazi zizkidan;
kontatuko dizuet
guztia segidan,
zer esan nion eta
nola erantzun zidan.
"Dama polita zera,
polita guztiz, ai!
baina halare zaude
oraindik ezkongai,
ezkon gaitezen biok!
esan zaidazu bai!"
"Ni zurekin ezkondu?
ni zurekin? jai jai!"
Loturiko artikuluak
Kognazioa eta kognatuakJatorrian zuzenbide erromatarrean garaturiko kontzeptua, baina egun antropologian ere erabiltzen dena, kognazioa edo ahaidetasun kognatizioa emakume baten amatasunetik garatzen den ahaidetasuna da. Kognatuak dira emakume batengandik garatutako ahaidetasun-zuhaitzean…
-
Alostorrea (historia eta abestia)Alostorrea Euskal Herriko dorretxe baten izena da, batzuen arabera Debako egungo Sasiola dorrea dena. Erdi Aroan han jazotako gertaera dramatikoengatik da ezaguna, gaurdaino iritsi den balada batean haren…