Kapitalizazio sinplearen eta konposatuaren formulazio arruntean interesa urtekoa da. Batzuetan ordea, interesa epe txikiagoei buruzkoa da; adibidez, hilabete, hiruhilabete edo seihilabeteei buruz (ikus, kapitalizazio-maiztasuna). Kasu horietan, kapitalizazioa zatikatua dela esaten da. Urteko kapitalizazioaren eta kapitalizazio zatikatuaren arteko ezberdintasunak nabariak dira, bereziki kapitalizazio konposatuan: ez dira berdinak interesak kapitalera urtearen bukaeran kapitalizatu edo metatzea eta hiruhilero, adibidez, kapitalizatzea. Hala, intuitiboki argi dago inbertitzaileari emankorrago zaiola %2 hiruhileko interesa %8ko urteko interesa baino, hiruhileko interesarekin interesak hiruhilero kapitalizatu edo metatuko direlako, itxuraz urteko interesa proportzionala izan arren. Horregatik, interesgarria da urteko interesaren eta epe txikiagoko interesen arteko baliokidetasuna zehaztea.
Gardenkiak, hemen, PDF formatoan
Loturiko artikuluak
Gardenki: Kapitalizazio-lege sinpleaFinantza-matematikan, kapitalizazio-lege sinplea (ikus, hemen, artikulu labur bat) interesak kalkulatzeko erregela bat da, eskuraturiko interesak hasierako kapitalera metatzen ez dituena. Bere abantaila nagusia, izenak dioen bezala, sinpletasuna da.…
-
Kapitalizazio-maiztasunaKapitalizazio-maiztasuna, m letraz adierazi ohi dena, epe finko batean (normalean, urtebetea) interesen sorrera noizero gertatzen den azaltzen duen parametro bat da. Adibidez, kapitalizazio-maiztasuna 4 bada urtebetean, interesak 4…