Ikaskuntza polizentrikoa informazio eta ezagutza bide ezberdinak baliatzen dituen ikaskuntza mota da, irakaslean edo eskolan soilik zentratzen ez dena, eta subjektuak edonon izan ditzakeen edonolako esperientziak ikaskuntzarako aukera…
Ikaskuntza metakorra kontzeptu eta ataza sinpleetan oinarrituta, pausoz pauso eta haien arteko loturak eginez, kontzeptu eta ataza konplexuetara heltzen den ikaskuntza-mota da, horretarako subjektuak berez dituen baliabideak erabiliz. Baliabide horien artean, ikaskuntza metakorraren teorian biltzen dira konduktismotik, konstruktibismotik nahiz kognitibismotik garatu diren baliabideak eta beraz teoria eklektikoa dela esan daiteke. Ikaskuntza metakorraren teoriaren teoriko nagusiena Robert Mills Gagné (1916-2002) izan da, bereziki The Conditions of Learning (1965) lanaren bitartez.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, aprendizaje acumulativo.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.