Ikaskuntza edo ikasketa kooperatiboa, lankidetzazko ikaskuntza edo ikaskidetza ikasle talde batean modu kolektiboan eta elkarlanean garatzen den ikaskuntza mota da. Bereziki ikaskuntzaren teoria konstruktibistaren baitan aztertu eta bultzatu…
Ikaskuntza kooperatiboa edo lankidetzazko ikaskuntza ikasleen arteko interakzioan eta lankidetzan oinarritzen den ikaskuntza mota da. Ikaskuntza kooperatiborako ingurune egokia da ikaskuntza horretarako oinarri nagusiena, eta horren elementuak dira irakaslea bera, bideratzaile eta elkarrizketatzaile moduan jokatu behar duena (ikus, hezitzaile dialogikoa), talde eraketa egokia, hala nola ikasle tipologia anitzarekin, ikasleen arteko ezagutza-transferentzia ziurtatzeko, ikaslearen jarrera indibidual egokia eta lankidetza maila homogeneoa taldearen baitan, alde batetik lan asko eta bestetik lan eskasa egiten duten ikasleek osaturiko taldeak baztertuz. Nolanahi ere, ez da identifikatu behar ikaskuntza kooperatiboa talde-lanarekin, talde-lana tresna ohikoena izaten den arren; hain zuzen ere, ikaskuntza kooperatiboak lan banakakoa edo mistoa (taldeka-banaka) ere izan daiteke. Hori bai, lankidetzazko ikaskuntza aurrera garatzeko ezinbestekoa ikasleen artean ikas-komunitate edo ikaskuntza-komunitate bat eratzea, zeinaren baitan ikasleen arteko ikas-harremanak bideratuko diren. Lankidetzazko ikaskuntza garatzeko funtsezko tresna da, beste alde batetik, ekintza dialogikoa da, ikas-komunitatea osatzen duten guztien artean. Metodologia kooperatiboak osatzeko bestelako tresnak proposatu dira eta haien artean ohikoena proiektuetan oinarritutako ikaskuntza da.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.