Ikaskuntza kooperatiboa edo lankidetzazkoa ikaskuntza ikasle talde batean modu kolektiboan eta elkarlanean garatzen den ikaskuntza mota da. Bereziki ikaskuntzaren teoria konstruktibistaren baitan aztertu eta bultzatu den ikaskuntza da, horren inguruan ikaskuntzarako metodologia eta pedagogia oso bat sortzeraino. Ikaskuntza kooperatiboko taldeak informalak (gehienetan minutu batzuetan garatzen direnak), formalak (egun eta asteetan zehar luzatzen direnak9 eta oinarrikoak (ikasturte osokoak) izan daitezke. Garrantzitsua da ikaskuntza kooperatiboan sasitaldeak, non itxuraz elkarrekin aritzen diren ikasleak, baina bakoitzak bere interes eta helburu propioen arabera jokatzen duen, atzeman eta berregitea, ikaskuntza kooperatiboaren mamia eta helburuak garbi utzita. Ikaskuntza kooperatiboaren aitzindaria Johann Heinrich Pestalozzi (1746-1927) suitzar pedagogoa, Jean-Jacques Rousseauren dizipulua, izan zen. Gerora, hainbar teoria eta eredu pedagogikok garatu dute ikaskunta kooperatiboa, bereziki ikaskuntza sozialaren eta kostruktibistaren inguruan.
Loturiko artikuluak
Ikaskuntza inguruneaEz nahastu hezkuntza-testuinguruarekin. Ikaskuntza-inguruneak ikaslearen aldetik parte hartze, inplikazio eta dinamika desberdinak eskatzen dituzten espazio eta eremuak dira, jarrera, trebezia eta kontzeptu bereziekin. Ikaskuntza-inguruneak anitzak dira: museo bat,…
Hezkuntza formala eta hezkuntza informalaHezkuntza formala helburu jakinekin planifikatu eta antolatu egiten den hezkuntza modua da, orokorrean eskoletan garatzen dena. Hezkuntza informala, berriz, asmo jakinik gabe eta propio antolatzen ez den hezkuntza…
Ikaskuntza polizentrikoaIkaskuntza polizentrikoa informazio eta ezagutza bide ezberdinak baliatzen dituen ikaskuntza mota da, irakaslean edo eskolan soilik zentratzen ez dena, eta subjektuak edonon izan ditzakeen edonolako esperientziak ikaskuntzarako aukera…