Hezkuntza formala edo heziketa formala helburu jakinekin planifikatu eta antolatu egiten den hezkuntza modua da, orokorrean eskoletan garatzen dena. Hezkuntza (edo heziketa) informala edo hezkuntza ez-formala, berriz, asmo…
Ez nahastu hezkuntza-testuinguruarekin.
Ikaskuntza-inguruneak ikaslearen aldetik parte hartze, inplikazio eta dinamika desberdinak eskatzen dituzten espazio eta eremuak dira, jarrera, trebezia eta kontzeptu bereziekin. Ikaskuntza-inguruneak anitzak dira: museo bat, naturgune bat, software informatiko bat, etxeko lan bat zein hitzaldi bat izan daiteke. Badago ikaskuntza-ingurune sozial zabala ere, non ikasleak bertan ikasi edo ikasitakoak garatu edo egiaztatu behar dituen. Edonola ere, ikaskuntza-inguruneak zeharkakoak, malguak eta zabalak izan behar dira, ikasle bakoitzaren ezaugarrietara moldatzeko aukerak sortuz. Beste alde batetik, ikaskuntza inguruneak formalak (eskola, funtsean, eta bereziki ikasgela) nahiz informalak (familia, ...) izan daitezke (ikus, hezkuntza formala eta hezkuntza informala).
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, entornos de aprendizaje, ambientes de aprendizaje.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.