Ikaskuntza esperientziala (esperientzia-ikaskuntza)


KategoriakHezkuntza

Ikaskuntza esperientziala, esperientzia-ikaskuntza edo esperientzia bidezko ikaskuntza ikasleak bere esperientzia propioaren bitartez, berak parte hartutako jarduera, proiektu eta bestelako prozesu dinamiko eta praktikoetan bizitakoan oinarrituz, garatzen den ikaskuntza mota da. Esperientzia praktiko eta pertsonala da ikaskuntza honen oinarria eta lehen pausoa, esperimentazioarekin, hausnarketarekin eta beharrezko kontzeptualizazioarekin osatu behar dena, finean ikaskuntza esanguratsua garatze aldera. David Kolb psikologo estatubatuarra (1939- ) izan da ikaskuntza mota hau teorikoki garatu duen ikertzaile aitzindaria.

Beste hizkintzetan: ingelesez, experiential learning; gaztelaniaz, aprendizaje experiencial.

Ikus, gainera

174 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.