Ikaskuntza automatikoa (ikasketa automatikoa)


KategoriakEstatistika

Ikaskuntza automatikoa, ikasketa automatikoa, nazioartean machine learning terminoarekin ezagunagoa, algoritmoak eta programa informatikoak baliatuz datuetan, bereziki big data motakoak,  aurresanak egiteko metodoak dira, gizaki eta animaliek ikasteko duten ahalmena eredutzat hartuz, hots modu malgu eta azkarrean. Praktikan maiz erabiltzen da; adibidez, web orrialdeen sailkapena, finantza eragiketetan egon daitezkeen iruzurrak atzematea, kameretan giza irudiak hautematea eta itzulpen automatikoa ikaskuntza automatikoan oinarritzen dira. Giza ikaskuntzan bezalaxe, ikaskuntza automatikoaren baitan sartzen diren metodo, teknika eta algoritmoak anitzak dira,  baina haien ezaugarri komuna moldagarritasuna da: datu gehigarriak jaso ahala, emaitzak aldatu egiten dituzten prozesuak dira, hau da, ikaskuntza automatikoaren giltzarria esperientzia erabiltzea da. Adimen artifizialaren adarra dela esan liteke, baina adimen artifizialean xedea giza adimenaren funtzionamendua errepikatzea den bitartean, ikaskuntza automatikoan eskura dugun makinatik, konputagailutik, abiatzen gara ikasketa nola burutu diseinatzeko. Beste alde batetik, ikaskuntza automatikoa datu meatzaritzarekin nahastu ohi da batzuetan, baina meatzaritzaren helburua egitura ezkutuak aurkitzea izaten den bitartean, fenomeno batera hurbildu nahian, ikaskuntza automatikoaren xedea zehatzagoa da, aurresanak egitea, eta modu automatikoan, hau da, algoritmoak eta programak erabiliz.

264 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.