Etengabeko ikaskuntza pertsona helduek bere bizitza osoan zehar gaitasun eta trebetasun berriak eskuratzearen aldeko jarrera, ekimen eta praktiken multzoa da, aldakorra eta lehiakorra den ingurunera moldatu eta lan…
Ikas-komunitateak edo ikaskuntza-komunitateak eskola moderno eta berritzailearen baitan garaturiko kontzeptua izan da, hala nola Paulo Freire-ren (1921-1997) eskutik. Bereziki gizarte-arazo larriak zituzten komunitate baztertuetan garatu dira, ikasleen errendimendu akademiko eskasekin. Ikas-komunitatearen oinarria ikaskuntza dialogikoa da, zeinaren arabera besteekiko harremanetan ikasi egiten dugun edo ikasi beharko genukeen, gizaki askeak izateko (ikus, gainera, lankidetzazko ikaskuntza). Horrela, ikas-komunitateen helburua ikasleen gizarte inguruneko eragile guztiak (irakasleez gainera, gurasoak, ahaideak, auzokoak, ...) ikaskuntzarako proiektu batean inplikatzea da ikasleak pertsona aske, solidario eta kritikoak izatera eramango dituen hezkuntza-proiektu baten baitan. Labur esanda, parte hartzea eta eraldaketa soziala dira ikas-komunitatearen ardatzak. Ipar Amerikan eta Brasilen bereziki garatu diren esperientziak dira. Espainiar estatuan, La Verneda-Sant Martí Bartzelonako helduen eskola izan da erreferente nagusi bat.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, learning communities; gaztelaniaz, comunidades de aprendizaje.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.