Artean, animazioa elementu finkoen sorta edo segida da, espazioan nahiz denboran zehar banatuak, eta mugimendua iradokitzen dutenak. Espazioan zehar gertatzen denean, animazioaren antolaketak begirada elementu batetik bestera pasatzera…
Ihespuntua edo ihes-puntua plano bateko puntu bat da, non perspektiban egindako marrazkian, hiru dimentsiotako lerro paraleloen proiekzioek bat egingo balute bezala azaltzen den bi dimentsioko planoan Ihespuntu bakoitzari norabide bat dagokion espazioan, eta horrela infinitu ihespuntu daude, baina ihespuntu nagusia edo perspektibaren zentroa, begiradaren norabidea jarraitzen duen hura, bereziki erabiltzen den ihespuntua. Marrazki batean, ihespuntu bat baino ere erabil daitezke.
Artearen historian, Errenazimenduak markatu zuen ihespuntuaren zabalkuntza perspektiba sortzeko.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, vanishing point; gaztelaniaz, punto de fuga.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.