Igurikimen ekonomikoak eragile ekonomikoek, hala nola familiak eta enpresak, ekonomiaren geroko bilakaerari buruz egiten dituzten aurreikuspenak dira, euren erabaki ekonomikoak baldintzatu egiten dituztenak. Etorkizunerako igurikimen ekonomikoek guztiz eragiten dituzte eragile baten erabaki ekonomikoak; adibidez, enpresa batek hurrengo urteetarako igurikimen negatiboak baditu, atzera botako ditu inbertitzeko zituen asmoak, datorren krisira hobeto moldatzeko. Hala, igurikimen ekonomikoak iragarpen autobeteak direla esan daiteke, igurikimenak txarrak badira, enpresen inbertsioek eta familien kontsumoak behera egin eta ekonomia okerrera eramaten dute. Horregatik, ohikoa da estatuek igurikimen ekonomikoei buruzko adierazleak jasotzea (kontsumitzaiuleen konfiantza, ...), koiunturak aurreratu eta haietarako politika makroekonomikoak diseinatzeko.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, expectativas económicas.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Ekonomia emergenteakEkonomia emergenteak hazkunde ekonomiko azkarra izaten ari diren herrialdeak dira, ekonomia garatuen multzoan sartzeko bidea zabalduz. Ekonomia horietan izandako inbertsioek irabazi-tasa handiagoak izaten dituzten arren, ekonomia aurreratuetan (Estatu…
Ekonomia (definizioa eta kontzeptua)Ekonomia gizabanakoaren nahiz gizartearen beharrizanak eta nahiak arrazionalki nola betetzen diren aztertzen duen zientzia da, bereziki ekoizpenari, trukatzeari eta kontsumoari buruz. Hain zuzen ere, beharrizan eta nahi horiek…
Iragarpen autobeteaIragarpen autobetea fenomeno psikologikoa, zeinaren arabera, gertaera bati buruz egindako aurrerapenak edo aurresanak, arrazionala izan ala ez, egitate hori gauzatzea ekartzen duen. Adibide bat banku baten porrota publikoki…