Alostorrea Euskal Herriko dorretxe baten izena da, batzuen arabera Debako egungo Sasiola dorrea dena. Erdi Aroan han jazotako gertaera dramatikoengatik da ezaguna, gaurdaino iritsi den balada batean haren…
1141 urtean azaltzen da lehen aldiz Igeldo agiri historikoetan, "Igeldo Bizchaya" izenarekin, Nafarroako Gartzia Ramirez erregeak Iruneko elizari Igeldoko lurrak eta ondasunak eman zizkionean, bereziki San Pedro elizari eta zorroztarriak egiteko baliatzen ziren harrobien aipamena eginez. Igeldoren baitan egungo Igeldoko lurrak baino eremu zabalagoa biltzen zen, tartean Donostiako Igarako, Usurbilgo eta Orioko lur batzuk ere. XII. mendean bertan Donostia sortu zenetik, ordea, Igeldo Donostiaren baitan gelditu zen. Usurbil eta Orio herri izaera jaso zuten Gaztelako erregearen eskutik XIV. mendean, baino Igeldo, Ibaeta, Zubieta eta Andoain herriek Donostiaren mendean jarraitu zuten. XVI. mendean Igeldo herriak "Universidad de Igeldo" titulua eskuratu zuen, autonomia ematren ziona lurrak, zergak eta justizia administratzeko. XVIII. menderako Igeldok 240 herritar bazituen, elizako agirietan jasota. XIX. mendean autonomia handiarekin jarraitu zuen eta alkate izatera iritsi zen, baina herri independentera izatera heldu gabe, 1857an horretarako eskaera formala egin zen arren. 1863rako Igeldo Donostiari atxikia geratu zen formalki, Donostiatik Igeldo herrirarako errepidea egitearen trukean. XX. mendearen bukaeratik hainbat ekimen izan dira Igeldo Donostiatik bereizteko, baina epaitegiek aukera hori ezeztatu dute orain arte.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.