Hizkuntzalaritzan, inkorporazioa aditz bati izen edo adberbioa gehitzea da, hitz konposatu bat osatuz, aditzaren esanahia osatu eta zehazte aldera. Inkorporazio horren ondorioz, aditz berria lexikalizatu egiten da eta…
Esaldi, esamolde, atsotitz edo bestelako hitz anitzeko hizkuntza-unitate bat idiomatikoa dela esaten da, bere esanahia hura osatzen duten hitzetatik eta haien arteko loturatik eratortzen ez denean. Adibidez, "horrek aita zuen langile" esaten dugunean, pertsona bat alferra dela adierazteko (eta ez literalki bere aita langilea zela esateko). Idiomatikotasuna edo idiomatizitatea, horren esanahia azaltzeko esaldi bat zatitzeko ezintasuna alegia, definitzen duten beste elementu batzuk badaude: instituzionalizazioa, hiztun komunitatean esaldia finkatuta izatea, eta finkapen morfosintaktikoa eta lexikala, esaldia beti morfosintaxia jakin batekin eta hitz berdinak erabiliz azaltzea. Gauzak horrela idiomatikotasuna ez da kategoria taxatibo edo hertsi bat, eta esaldi bakoitzak idiomatiko maila handiagoa edo txikiagoa izan daiteke, konbinazio erabat askeetatik (idiomatikotasunik gabeak), kolokazioetatik igaroz (idiomatikotasun maila jakin batekin), lokuzioetara (idiomatikotasun erabateko edo handiarekin).
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, idiomaticidad.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.