Ideia-laborategiak


KategoriakSoziologia

Ideia-laborategiak edo ideien laborategiak berrikuntzarako ideiak sortzen dituzten erakundeak dira, metodologia eta prozedura berritzaileak eta kontzeptu eta produktu eta zerbitzu berriak plazaratzen dituztenak. Think tank izeneko erakundeen parekotzat eta sinonimotzat ere hartu izan dira (think tank izeneko erakundeek ideia berritzaileak plazaratzeaz gainera, bestelako helburuak ere dituzten arren), eta ideia-laborategitzat hartu izan dira baita ere Gobernuz Kanpoko Erakundeak eta kontsultoria-enpresak. Nolanahi ere, interes pribatua (produktu eta zerbitzu berriak sortu) nahiz publikoa (agenda publikoa osatze aldera) duten gaiak lantzen dituzte.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, laboratory of ideas; gaztelaniaz, laboratorio de ideas.

Ikus, gainera

 

192 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.