Idealizazioa (zientzia)


KategoriakFilosofia

Idealizazioa eredu zientifikoak eratzean aurretik ezartzen diren baldintza eta sinplifikazioen multzoa da, errealitatea idealizatu egiten dutenak, eta errealitatearen xehetasun guztiak jasotzen ez dituzten arren, errealitatea modu orokor eta sinple batean azaltzen dutenak. Aztergai den fenomenoaren konplexutasuna hasieratik bertatik jaso nahiak ikertzailearen lana oztopatu besterik ez du egiten, nekez azaldu baitaitezke gehienetan fenomeno batean eragina duten faktore eta aldagai guztiak zehaztea. Horregatik, egokiagoa da pausoz pausoko estrategiak garatzea, hasiera batean eredu idealak eratuz, eta pixkanaka eredu horiek errealitatera hurbilduz.

Adibidez, plano batean gertatzen den mugimendua aztertzen duten oinarriko ereduetan ohikoa da marruskadura albo batera uztea, marruskadurarik ez dagoen egoera ideala suposatzen da, mugimenduaren funtsetara heldu nahian.

Ikus, gainera

199 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.