Idortasuna, lehortasuna edo elkortasuna lur eta aireko ur eskasia klimatikoa da, ekosistema osoa, zoruak, landaredianeta fauna, guztiz eragiten duena. Paisaia eta erliebe forma bereziak sorrarazten ditu, basamortuak kasu.…

Erreka bateko ibilgua. Kredituak: Silverije-Commons Wikimedia.
Hidrologian, ibilgua ibai edo erreka bateko urak bideratzen dituen barrunbe gutxi gorabehera sakona da. Ibaiak ermaaten duen ur kopuruaren arabera, hainbat atal bereiz daitezke ibilguan: ubidea edo hondoa, ibilguaren gune sakonena, non urek abiadura handiena hartzen duten, eta ibaia oso lehorra dagoenean ikus daitekeena; ohe txikia, ibaiak ur kopuru normala daramanean estalita geratzen dena; eta ohe handia, ibaiak ur asko daramanean estaltzen dena. Uholdearen ondorioz ura ibilgutik atera denean, ibaiak gainezka egin duela esaten da.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, cauce.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.