Ibarretxe plana


KategoriakHistoria

Ibarretxe plana Juan Jose Ibarretxe lehendakariak EAJ-PNV alderdiaren eskutik 2003 urtean aurkeztu eta 2004an Eusko Legebiltzarrak EAJ-PNV, Eusko Alkartasuna eta Ezker Batua alderdien baiezko botoarekin onarturiko 1979ko Euskadiko Autonomia Estatutuaren erreforma proposamena izan zen, Euskadiko herritarren erabakitzeko eskubidea barnehartzen zuena. Erreformak alderdi espainolista eta unionisten arbuioa izan zuen, eta baita ere ezker abertzalearen ezezkoa, autonomia indartzen zuelakoan independentziarako bidea ixten zuela iritzita. Legebiltzarrak onartu eta proposamena Espainiako Kongresura eraman zen, hura gauzatzeko hurrengo izapide gisa, baina han PSOE eta PP alderdi nagusien ezezko botoarekin baztertu eta blokeatu egin zen.

183 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.