Ibaiko garraioa nabigagarriak diren ibai eta kanaletatik, hots, bide nabigagarrietatik, ontziz egiten den garraiobidea da. Kanoaz, txalupaz edo ontzi arinez egiten denean ezik, baldintza batzuk bete behar dira ibaiko garraioa garatzeko: ur-lasterrak gutxieneko sakonera eta zabalera izan behar ditu eta ur lasaiak izan behar dira edota beste era batera esanda, malda txikiko ibilguetan garatu behar da. Ibaiko garraiorako baldintza horiek ibai handietan betetzen dira, bereziki ordokietan eta ibaiak itsasoratzetik gertu. Europan, ibaiko garraioa garratzitsua da Herbehereetan, Belgikan eta Frantziako iparraldean; Nilo, Amazonas eta munduko beste ibai handi batzuetan ere funtsezko garraiobidea inguruko populazioentzat.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, transporte fluvial.
Loturiko artikuluak
Garraio-azpiegiturakGarraio-azpiegiturak garraio-sistema batean ibilgailuak ibilarazi eta haietatik ibiltzeko behar diren bide eta bestelako instalakuntzen multzoa da, hala nola errepideak (ikus, gainera, bide-azpiegiturak), portuak, trenbideak, aireportuak eta abar. Beste…
Garraio-sareakGarraio sarea edo garraiobide sarea garraiorako azpiegitura multzo bat da, pertsona, gauza eta gaien desplazamendua ahalbidetzen dutena lurralde batean zehar. Garraio-sarea garraiobide mota bakar batekoa izan daiteke, edo…
Garraioa (definizioa)Geografia ekonomikoan, garraioa pertsona eta ondasun eta materialen mugimendua da, toki batetik bestera, garraiobideak eta ibilgailuak baliatuz. Beste hizkuntzetan: ingelesez, transport; gaztelaniaz, transporte. Ikus, gainera Garraiobideak Garraio-sareak