Ibai-erregimena


KategoriakGeografia

Hidrologian, ibai-erregimena ibai batek urtean zehar erakusten dituen emari edo ur fluxuaren aldaketak dira, horren maximoak eta minimoak (ikus, agorraldia), gutxi gorabehera erregularrak urte batetik bestera. Orokorrago, erregimen hidrologikoa ere aipatzen da, kontzeptu bera aintzira, azpiko ur eta beste formazio hidrologikoei aplikatzeko. Ibaia elikatzen duten ur-iturrien arabera, elur-erregimena eta euri-erregimena bereizten dira. Batzuetan ibai batean erregimen desberdinak gainjartzen dira, urtaroaren arabera: neguan elurra izan daiteke sorburu nagusia eta udan euria. Ur-iturri desberdin eta horien banaketaren arabera, ibai-erregimen mota desberdinak bereizten dira: erregimen sinplea, urtean zehar emari maximo eta minimo bana dutenak, baina baita ere erregimen konplexuak, urtean zehar maximo eta minimo batzuk ematen dutenak.

Espainian ibai-erregimen hauek bereizten dira:

  • elur-erregimena, goi mendietakoa, non ibaiak eta errekak agortzen diren neguan, hotz handiagatik elurra urtzen ez delako, eta udaren amaieran eta udazkenean, elur guztia urtu delako (ikus, gainera, elur erregimeneko ibai, Gizapediako hiztegian);
  • elur-euri erregimena, elur prezipitazioa nagusia denean;
  • euri-elur erregimena, euri prezipitazioa nagusitzen denean ;
  • euri-erregimen ozeanikoa, Euskal Herriko ibaietan tipikoena;
  • Mediterraneoko euri-erregimena, agorraldi luzeekin eta maximo handiekin, gehienetan udazkenean, tanta hotza fenomenoaren ondorioz.

Ikus, gainera

275 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.