Hornidura-katea edo hornikuntza-katea enpresa batek merkaturatzen duen pruduktu eta zerbitzuetan esku hartzen duten eragile guztiak eta haien jarduerak biltzen ditu, lehengaien aukeraketa eta erosketatik, hornitzaileekin harreman egokiak ezarriz, banaketa-kanaletara. Enpresako jardueren ikuspegi integrala ezartzen du, beraz, berarekin aritzen diren eragile guztiekin batera lankidetzan arituz, logistikaren kontzeptu mugatua gainditzeko.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, cadena de suministro; ingelesez, supply chain.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Bilaketa-kateaInformatikan, bilaketa-katea bilatzaileetan web-orrialdeak eta dokumentuak. Adibidez, Donostiako jaiei buruzko informazio bila, bilatzaileko bilketa-koadroan erabiltzaile batek batek idazten duen "donostia jaiak" da bilaketa-katea. Halaber, bilaketa-katea ordenagailuan dauden fitxategiak…
Stock hausturaEnpresa batean, stock haustura biltegia stock edo izakinik gabe geratu eta ondorioz bezeroen eskaerak ase ezin direnean gertatzen den egoera da, bezeroen eskaera horiek aurreikusitakoak baino handiagoak izateagatik…
TrazabilitateaTrazabilitatea produktu bat hornidura-katetik kontsumitzaileak erabili edo kontsumitu arte izandako fase eta prozedura guztien zehaztapena da, ekoizpen-prozesu osoaren informazio historiko zehatza bilduz, hala nola lehengaien jatorria, erabilitako ekoizpen…