Estatistikan, hondarra lagin bateko behaketa bakoitzetik aldagai bati buruz eredu estatistikoak aurresan edo ezartzen duen baliorako distantzia da. Adibidez, ikasle batek azterketa batean jasoko duen kalifikazio erreala (K) eta ikasketa orduak (I) honela lotzen direla ezarri bada: K*=4+0.5I, K* izanik aurresaten den kalifikazioa izanik, h hondarra honela kalkulatzen da: h=K-K*. Hondarraren kontzeptua funtsezkoa estatistikan, eredu estatistiko baten parametroak estimatzeko (aurreko adibidean, a=4 eta b=0.5 balioak, hain zuzen), hondar karratuen batura minimotu edo txikieneratzea erabiltzen baita maiz irizpide gisa (ikus, karratu txikienak).
Beste hizkuntzetan: ingelesez, residual; gaztelaniaz, error.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Estatistika (definizioa)Estatistika fenomeno aldakorrei buruz jasotako datu-multzoak era egokian bildu, irudikatu, aztertu eta horiei buruzko konklusioak ateratzen dituzten metodoen multzoa da, bereziki fenomeno aldakor horietan izan daitezkeen erregulartasunak atzemate…
Mikrodatuak eta makrodatuakMikrodatuak ikerketaren oinarrizko unitate edo banakoetatik jasotako datuak dira, zuzenean eta inongo agregazio edo prozesamendurik gabe eskuraturikoak. Makrodatuak, berriz, mikrodatuetatik agregazioz edo prozesamenduz eskuratzen diren informazio-unitateak dira. Adibidez, pertsona…
Karratuen batura (estatistika)Estatistikan, karratuen batura balio batekiko diskrepantzia, distantzia edo desadostasuna neurtzeko erabiltzen den neurria da. Adibidez, 1,3 eta 6 balioek 4 balioari buruz duten diskrepantzia neurtzeko, hau kalkulatuko genuke:[latexpage]…